Sentimenduak -eta ez egiak- oinarritzat hartuta idatzitako oroitzapenotan, egileak barne askatasuna du Jaungoiko bakarra. Eta, ondorioz, ez du inolako eragozpenik askorentzat kontaezin edota kritikagarri diren sekretuak eta iritsi pertsonalak azaltzeko. Autobiografien interesgarritasunarekiko kezkak gainditu ondoren, bere barne sentimenduak kronologikoki idazten hasten da, besteak beste, gogoratuz jaiotetxea, sendi bizitza, gurasoen izaera eta jokabideak,...